XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
/ ez haize /
ez ur /
ez lore /
ez zuhaitz /
ez hodei /
ez lanbro /
Irakurtzez amaitu huenean, Anttonen azken arnasa eskuetatik irristatu zitzaiala sumatu huen.
Telefonoa hartu huen.
- Kaixo Xalba!.
Zenbat denborako zoazte Nijar-a?.
- Astebeterako.
-
- Azkenean ez haiz animatu, e?.
- Nijarra? Ezta burutik pasa ere!.
Hik badakik azala ongi bustia eramatea gustatzen zaidala.
- Itsasoa ez zegok urruti, bainua hartu nahi baduk....
Isiltasuna egin zen.
- Aizak!.
- Zer?.
- Zazpi buruko herensugeak / bihotzean zazpi harpe / hodei gris bat naiz / haizearen menpe....
Anttonen ahots etenak urduri jarri hinduen.
- Beno - segitu zian Anttonek.
Itzultzerakoan deitu sinfalta, e?.
Baina sinfalta!.
- Bai motel.
- Nahi al duk orain agur berezi bat egitea?.
- Zergatik ez?.